Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

URTEBETE ITSASARGIAN

2009 Maiatza 16 @ 13:45 (Sailkatugabeak)

Liburuari buruz:

Irakurri berri dudan liburuaren izenburua “Urtebete itsasargian” da, Miren Agur Meabek idatzia Elkar argitaletxerako.

Liburu hau aukeratu dut, lehenengo hiruhilabetean nire irakasleak emandako liburuen zerrendan, Miren Agur Meaberen beste liburu bat irakurri nuelako eta interesgarria iruditu zitzaidanez eta, gainera, liburu berri honen izenburua nahiko interesgarria denez, irakurtzea erabaki dut.

Hona hemen http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/miren-agur-meabe-plaza/bibliografia/urtebete-itsasargian?p=1-ek ematen duen laburpena:

“Bilbon dagoen Gerra oihartzunetik urruntzeko asmoz, Jon bere osabarengana eramaten dute itsasaldeko herri batetara. Osaba itsasargiko gizona da. Bertan neska bat ezagutuko du. Espainiako Gerrako pasarteak tartekatzen dira kontakizunean. Une batean Gerra Jon dagoen herriraino iristen da. Osaba hil egingo dute eta berak aitaren bila abiatu behar izango du, Santoñara.”

Web orri hauten aurki daiteke idazleari buruzko informazioa:

·        http://www.miren-agur-meabe.com/edukia.php?id=1&hk=eu

·        http://eu.wikipedia.org/wiki/Miren_Agur_Meabe

Hona hemen liburuaren irudia: 

Liburua irakurri ostean:

Duela pare bat hilabete, Miren Agur Meaberen beste liburu bat irakurri nuen, “Itsaslabarreko etxea”. Interesgarria iruditu zitzaidanez, Mirenen beste liburu bat irakurtzea erabaki nuen, baina ez da berdin gertatu. “Urtebete  itsasargian” liburua ez zait hainbeste gustatu, ekintzak oso astiro igarotzen direlako. Esatekoa da, 1936ko gerra nola izan zen jakiteko, mutil baten ikuspuntutik ikusia, nahiko ondo dagoela eta interesgarria dela  ere.

Liburu hau atseginez irakurri dut, nahiz eta, lehen aipatu dudan bezala, ekintzak oso astiro igaro. Gerra batean zer nolako gauzak gerta daitezkeen jakitea gainera, nahiko interesgarria da eta batzuetan, aldi berean, nahiko tristea.

Nik liburua hau gomendatuko nuke, historiari buruzko liburuak gustatzen zaizkion jendeari edo horrelako arloetan interesatuta dagoen jendeari, bestela, liburu hau agian aspergarria eta oso luzea (ez orrialdeengatik) iruditu ahal zitzaielako.

Miren Agur Meaberen bi liburu irakurri ondoren eta bien desberdintasunak ikusi ondoren, ez nago oso seguru ea beste liburu bat irakurriko nuenik. Lehenik oso ondo irakurriko nuen atzeko lapurpena eta, agian, liburudendako pertsona bati galdetuko nion zelan dagoen liburua.

Idazle honen beste liburu interesgarri bat, irakurri dudan “Itsaslabarreko etxea” da, baina ez dut aurkitu gazteentzako beste liburu interesgarririk.

3 Iruzkin

Kutsidazu bidea, Ixabel! – Egin beharrekoak

2009 Otsaila 4 @ 10:30 (Sailkatugabeak)

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • Laburbil ezazu argumentua 1000 bat karakteretan.
  • Joxe Martinen modura sentitu al zara inoiz? Baiezkotan, adierazi. Eta euskaltegiko ikasle guztien euskara-moldeetatik, zeinena da zure molde propiotik hurbilen dagoena, antzekoena dena? Zergatik?
  • Liburua osorik irakurri dut. Beste hainbat liburu bezala hau oso ona zela esan zidaten, baina irakurri ahala besteekin gertatu zaidan berdina gertatu zait, huts egin dit. Liburua orokorrean ona eta dibertigarria da, baina nire ikuspuntutik ez du argumenturik. Beno, argumentua bai dauka baina oso pobrea dela iruditzen zait, ez duela misteriorik. Liburua oso erraz irakurtzen da eta  momentu batzuetan dibertigarria da.
  •  Jose Martin euskara ikasten ari den mutiko bat da, eta baserri batera doana benetako euskara ikasteko. Heltzean,  taxi gidariarekin hitz egin ondoren,  konturatzen da horko jendea ez duela bera bezala euskaraz hitz egiten,baizik eta euskara itxia hitz egiten dutela! Baserrian, familia ezagutu ondoren, haiek egiten dituzten lan berdinak egin beharko ditu:eskuekin intxaurrak apurtu, behien gorotza garbitu, bi anai zaratatsuekin lo egin eta  Ixabelen amama jasan. Baina ez dira gauza guztiak txarrak izango, egunak pasa ahala Ixabelez maiteminduko da eta herriko euskaltegi batera joango da. Azken honetan, lagun berriak egingo ditu eta haiekin ondoko herrietako festetara joango da, gainera Mireni (euskaltegiko lagun bat) lagundu beharko dio bere auzokideaz libratzen, bere baserritik igarotzean harriak botatzen dizkielako. Ixabeleren gaira bueltatuz, Jose Martin gero eta gehiago maiteminduko da eta azkenean Ixabel bera ere maiteminduko da. Baina uda gure protagonistarentzat oso azkar igaroko da eta zoritxarrez bueltatzeko eguna helduko da. Denak baserriko atarian egongo dira taxia noiz joango den eta berarekin bat Jose Martin itxaroten.

  • Egia esanda bai sentitu naiz, aurten Frantzian egon ginenean, egokitu zitzaizkigun familietako gurasoak ulertzea, batzuetan, oso zaila zen azkar eta haien azentuarekin hitz egiten zutelako eta batzuetan esaten zituzten hitzak niri frantsesa ez zen beste hizkuntza bat iruditzen zitzaidalako.
  • Nik uste dut euskaltegiko ikasle guztien euskara-moldeetatik nire molde propiotik hurbilen dagoena edo antzekoena dena euskara ikasi nahi duten ikasleak dira. Nire iritziz, bakoitzak bizi den herriko kultura eta hizkuntzak jakin beharko lituzke, gainera helduak izango garenean, askok behar izango dugu euskara lanpostua bilatzeko adibidez. Gainera eta garrantzitsuena, euskara ez da gaztelera bezalakoa, bakarrik Euskal Herrian hitz egiten da eta hitz egiteari utziz gero, galduko egingo da eta hori oso penagarria izango zen, azken finean euskaldunon kultura delako.

 

    Iruzkin 1

    EGIA ALA GEZURRA

    2008 Abendua 10 @ 8:38 (Sailkatugabeak)

    Kaixo ikaskideak!

    Hau Koldok bidalitako hurrengo lana da. Egia eta gezurrari buruzko 1000 karaktereetako idazlan bat egin behar dugu, gure iritzi pertsonala emanez.

    Nire ikuspuntutik, guztiok egia esan beharko genuke baina egia esanda, nork egiten du hori?

    Gezurra esatea, teoriaz txarto dago, azkenean jendea konturatzen denean gezurra esan duzula haserretu egin daitekeelako. Gainera, beste batzuk, momentu horretatik aurrera gezurra esan ahal dizute zuri. Adibidez, etxera berandu heltzen zarenean gurasoek bronka ez botatzeko gezur bat esaten diezu, metroa galdu duzula, baina haiek gezur horretaz konturatuz gero agian hurrengo asteburua irten barik utzi ahal dizute. Horregatik gezurra esatea nire ustez ez dauka alde onik, bakarrik arazoak ekar ditzake, baina guztiok esan ditugu bai familiari, bai lagunei gezurren bat noizean behin.

    Egia esatean, berriz, zure izena garbi usten duzu eta jendea zugan konfiantza gehiago edukiko duela uste dut bai gurasoak, bai lagunak. Gainera egia esatea beti askoz hobeto dago gezurra esatea baino.

    Arrazoi guzti hauek eman eta gero, ikus daiteke, egia esatea gezurra esatea baino askoz hobeto dagoela nire ustez.

    Benoo ikaskideak,

    musuuu handiiaaaaa (KK)

    Iratii ;)

    5 Iruzkin

    Datozen asteetarako zeregina

    2008 Abendua 3 @ 9:00 (Sailkatugabeak)

    Egun on:

    Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

    Iruzkinak

    Iritzia

    2008 Azaroa 18 @ 16:10 (Sailkatugabeak)

    Hau nire lehen bloga da, ez dut inoiz horrelakorik izan ez nuelako nahi baina honen helburua jakin eta gero gauza bitxia eta interesgarria iruditu zait.

    Aurten Koldok izan duen ideia, blog bat egitearena, ondo iruditzen zait euskaraz mintzatzen garelako eta idazten dugulako. Gainera interneta erabiltzen dugu gure artean elkar komunikatzeko eta gure arteko iritziak elkarbanatzeko. Orokorrean ideia hau gustatu zait, azken finean, euskaraz mintzatzea delako helburua. Nire lehen argitarapena denez ez dakit oso ondo zer jarri eta zer esan, eta ondo egiten ari naizen, baina Koldok bidali digu e-mail bat esanez hau egin behar dugula eta hori egiten saiatzen ari naiz.

    Beno banoa ez dakidalako zer gehiago idatzi, sentitzen dut!

    Bihararte!!!

    6 Iruzkin

    Kaixo Mundua!

    2008 Urria 27 @ 17:55 (Sailkatugabeak)

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

    Iruzkin 1

    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios